Nahasketa (3)
Koloreen mugimenduak, mailaketak, konbinaketa kromatikoak naturan, argi efektuak, ikusmenaren irrika, inguru ikusezinak …
LANTEGIA: irudimena lanean jartzen proposatzen da obra indibidual bat burutzeko: collage bat.
Mugimendua
Argiak esangura desberdinak adierazteko erabiltzen da.
Ideiak, sentimendu eta hunkipen desberdinak adieraz ditzake, adibidez, argi zuzenak misterioa, tentsioa, drama, gogortasuna, mugimendua… adieraz ditzake.
Aitzitik, argi zehaztugabea leunagoa denez, lasaitasuna, oreka, isiltasuna, gelditasuna eta abar adierazteko erabil daiteke.
Giroak sortzeko oso baliabide aproposa da argiztapena, adibidez, giro poetikoak, dramatikoak, misteriotsuak, lasaiak…
Irudi baten alderdi desberdinak bereizteko ere erabil daiteke.
Konbinaketa
Zirkulu kromatikoa hamabi zatitan banatutako gurpil bat bezala agertzen da.
Kolore primarioak, horietako bat erdiko goiko zatian eta beste biak hortik aurrerako laugarren zatian egoteko moduan jartzen dira, horrela, hirurak irudizko lerro batzuekin elkartuz gero, oinarri horizontalarekin triangelu aldeberdina osatuko lukete.
Bi kolore primarioren artean hiru tonu sekundario jartzen dira, euren arteko erdiko zatian bi primarioen kantitate berdinen nahasketa bat izango litzatekeelarik, eta primario bakoitzetik hurbilen dagoen kolorea sekundario zentralaren eta alboko primarioaren nahasketa izango litzateke.
Argia
Argiaren difrakzioaren efektuak lehen aldiz Francesco Maria Grimaldik behatu eta bereizi zituen, Francescok difrakzio kontzeptua ere asmatu zuen, latinetik diffringere (zatitan apurtu).
Grimaldiren behaketen emaitza 1665ean publikatu ziren bera hil ondoren. Isaac Newtonek efektu horiek aztertu zituen eta argi izpien inflexioari egotzi zizkion.
Lantegia
Lantegia atalean irudimena lanean jarriko dugu obra indibidual bat osatzeko: collage bat.