Uranioa
Energia-iturri berriztaezinak: URANIOA
Uranioa zer den, non aurkitzen den, zer egin behar den haren energia eskuratzeko, energia hori nola erabiltzen den energia elektrikoa lortzeko eta zer-nolako tresna eta makina daukagun energia hura baliatzeko.
Atarikoa
Uranioak gure historian izan dituen erabilerak eta uranioa lortzeko egin izan diren ahaleginak.
Fisio nuklearra
Fisio nuklearra atomo baten nukleoa bi nukleo txikiagotan edo gehiagotan banatzea ahalbidetzen duen erreakzioa da.
Fisioan nukleo arinak ez ezik, azpiproduktu batzuk ere lortzen dira, hala nola neutroi libreak, fotoiak (normalean gamma izpiak) eta nukleoaren beste zati batzuk, adibidez, alfa partikulak (helio-nukleoak) eta beta partikulak (energia handiko elektroiak eta positroiak), energia asko lortzen da.
Zentral nuklearra
Zentral nuklearra energia nuklearretik elektrizitatea sortzen duen instalazio industriala da.
Material fisionagarriak erabiltzen ditu beroa sortzeko eta bero honen bidez ziklo termodinamiko baten bitartez alternadore bat mugiarazten da, zeinak energia mekanikotik energia elektrikoa sortzen duen.
Zentral nuklearrak erreaktore bat edo gehiagoz osatuak daude.
Laburpena
Uranioari buruzko aurreko hiru bideoetan ikusitakoaren laburpena.