Gas naturala
Energia-iturri berriztaezinak: GAS NATURALA
Gas naturala zer den, non aurkitzen den, nola erabiltzen den haren energia eskuratzeko eta zer-nolako tresna eta makina daukagun energia hura energia elektriko bihurtzeko.
Atarikoa
Gas Naturalak gure historian izan dituen erabilerak eta gas natural hori lortzeko egin izan diren ahaleginak.
Gehienbat metanoz osatutako gasa da. Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkarrekin agertzen da, eta organismo metanogenikoek ekoizten dute padura, zingira eta zabortegietan. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Berotegi-efektuko gas indartsua da. Gas naturala ekonomiaren sektore guztietan erabiltze da, baita etxea eta kalean.
Ziklo konbinatua
Ziklo konbinatua Bi ziklo termodinamiko konbinatzen dituen sistema. Batetik, gas-turbina bat du; turbina horren ihes-gasen beroa lurruna sortzeko erabiltzen da, eta lurrun horrek lurrun-turbina bat ibilarazten du.
Ziklo konbinatuko zentrala zentral elektriko bat da, non erregaiaren energia termikoa elektrizitate bihurtzen den bi ziklo termodinamikoren bidez: gas-turbina bati dagokiona, normalean gas naturala, errekuntzaren bidez eta lurrun-turbina konbentzionala.
Laburpena
Gas naturalari buruzko aurreko bideoetan ikusitakoaren laburpena.