Energia
Energia: kontzeptua eta jatorria
Lehen hiru ataletan energia zer den eta nola erabili ohi dugun eta haren jatorria eta ezaugarriak erakusten dira.
Azkenekoan aurreko hiru atal horietan ikusi eta ikasitakoaren laburpena.
Energiaren erabilera
Energia aukerak nola erabili izan ditugun, nola erabiltzen ditugun eta nola erabiltzeko asmoa dugun.
Energia zer den
Indarraren eraginaren ondorioz masaren energia zinetikoa aldatzean, sistema horretan lana egin dela ondorioztatuko dugu. Lana magnitude eskalarra da —energia zinetikoaren dimentsio berbera du— eta positiboa zein negatiboa izan daiteke. Bestela esanda, edozein indar-eremutan, bi punturen artean indarrak partikulan eragindako lanak bere energia zinetikoaren aldaketa adierazten du:
Energia non
Energia potentziala gorputzak indar-eremu batean duen posizioagatik daukana da; adibidez, energia potentzial grabitatorioa lurrazaletik altuera batera egoteagatik daukana.
Energia zinetikoa, ostera, gorputzaren masarekin eta abiadurarekin dago erlazionatuta.
Eremu grabitatorioa , eta kontserbakorra da. Ondorioz, bestelako indarrik ez dagoen kasu idealean, energia mekanikoa kontserbatu egiten da, objektuen energia mekanikoa konstante izango da higidura osoan zehar.
Gogoratu
Energia zer den, saileko lehen hiru bideoetan ikusitakoaren laburpena.
Ederra. Gustura ikasi dut energía zer den. Azalpnenak bikainak. Eutsi goiari!!!