Eguzkia
Energia-iturri berriztagarriak: EGUZKIA
Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi-iturri agortezina eta berriztagarria da. Gizakiak zeharka erabiltzen du batez ere (adibidez, eguzkiaren energiari esker hazten diren landareen bidez); edo, berriztagarriak ez diren sistema industrialak erabiliz, energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko.
Eguzkia
Eguzkia zer den eta gure planetari nola eragiten dion erakusten da.
Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m² ingurukoa da.
Eguzki energiaren irradiazio bero eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz.
Fotoboltaiko
Xafla erdieroaleak erabiltzen dira efektu fotoelektrikoaren bitartez elektrizitatea sortzeko. Gaur egun (2008), honen errendimendua %15 ingurukoa da. Elektrizitate bihurtze hau energia fotovoltaiko, eguzki energi kontzentrazio sistema eta hainbat teknologia berrien bitartez egin daiteke.
Energia fotovoltaikoa behar gutxiko eta ertaineko gailuetarako erabili izan da batez ere, kalkulagailuak esaterako.
Energia handia sortzeko eguzki energia kontzentrazio sistemak erabili izan dira. Hala ere, gaur egun megawatio askoko baratze fotovoltaikoak ugaritzen ari dira.
Estatu batuetako Nevadako (Clark County) 14MW-ko baratza, edota Espainian, Beneixamako 20MW-ko baratza.
Sistemak
Eguzki-teknologien sailkapenean, eguzki energia jasotzeko, bihurtzeko eta banatzeko duten moduaren arabera sistema aktibo edo pasiboak bereizten dira.
Sistema aktiboek, eguzki energiari onura ateratzeko panel fotovoltaikoen eta eguzki kolektore termikoen beharra dute, hau da, beste jatorria duen energia gastu bat dute.
Sistema pasiboek aldiz, ez dute kanpo energiarik erabiltzen. Eguzkira bideratutako eraikuntzak, masa termiko egokiko edo argia barreiatzen duten materialen hautaketa edo aireak bakarrik zirkulatzen duen inguruneen diseinua lirateke adibide batzuk.
Kolektoreak
Energia mota honetan panel beltzak erabiltzen dira, eguzkiaren izpiak energia termiko bihurtzeko.
Energia hau panelen ondotik igarotzen den ura berotzeko erabiltzen da gehienetan, etxeetarako ur beroa lortzeko edo igerilekuak berotzeko adibidez. Era honetan errendimendu handiak lortu daitezke, jasotako energiaren %70 aprobetxatuz.
Horrez gain sukaldatzeko eta inguruen aireztapenerako ere erabili daiteke. Azken hau, airearen tenperatura ezberdinen eraginez sortutako korronteen mugimenduari esker.
Gororatu
Eguzkiaren energiaren gainean aurreko ikus-entzunezkoetan ikusitakoaren laburpena.