Sokatira
Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka bati eutsita, elkarri herrestan eramaten saiatzen dira.
Kontzeptu sinple honen ondorioz, kirol hau aspaldi-aspaldiko antzinatetik da ezaguna eta hedadura geografiko oso zabala du gaur egun.
-Sokatira- lehiak arautzen dituzten baldintzak ikusiko ditugu ondoko ikus-entzunezkoetan.
Historia
Soka-tira frontoietako kantxen eta plazetako harrien gainean egiten zen, herrialdeko estilo tradizionalari jarraituz.
Nazioarteko kontaktuek eta lehiek argi eta garbi erakutsi dute belar gaineko soka-tira dela modalitate zabalduena eta etorkizun handikoena dela.
Euskal Herrian, probintzia bakoitzean, neguko denboraldia zoru gogorraren gainekoa da; udaberrian oinetakoz aldatzen dute, gomazko abarka tradizionalaren ordez bota ferratua jantziz, funtsezkoa lurraren gainean behar bezala tiratzeko.
Euskal Herrian dagoen tiratzaile-kopuruari dagokionez, kopurua aldakorra da, kluben egonkortasun eskasa dela-eta. Bizkaia dugu zerrendaren buru, laurehun atleta ingururekin. Gipuzkoan berrehun inguruk parte hartzen dute, eta ehun Araba eta Nafarroako probintzia bakoitzean eta laurogei inguru Iparraldean.
Jarduera
Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka bati eutsita, elkarri herrestan eramaten saiatzen dira. Kontzeptu sinple honen ondorioz, kirol hau aspaldi-aspaldiko antzinatetik da ezaguna eta hedadura geografiko oso zabala du gaur egun.
Soka-tirako lehiak arautzen dituzten baldintzak ondokoak dira:
SOKATIRA ESKOLAN
Ikusentzunezko honetan sokatiralarienlana eskolan egiteko proposamen bat erakusten da.