Postura
Gorputz egitura, postura (Yoga -1-)
Alde batetik gorputzaren egitura aztertzeko moduak agertzen dira; eta bestetik, gorputzaren postura egokitzeko ariketak.
Lantegian yoga egiten da. Yoga gorputz higiduren, erritmoen eta arnasketaren kontrolean oinarritzen da.
EGITURA
Giza gorputza osatzen duten atalek elkarrekin lan egiten dute, bizitzeko beharrezkoak diren funtzioak bete ahal izateko.
Gorputza zelulaz osatuta dago; gure gorputzaren oinarrizko unitateak dira zelulak.
Antzekoak diren zelulak ehunetan elkartzen dira; ehun desberdineko multzoek organoak osatzen dituzte, eta organo horiek hamaika (11) sistema edo aparatu organikotan antolatuta daude.
POSTURA
Postura zuzenari ez diogu daukan garrantzia ematen. Ez da bakarrik estetikarengatik.
Postura egoki batek min artikularra eta bizkarreko mina saihets ditzake.
Garrantzitsua da postura zuzentzeko ariketak egitea. Zure bizkarreko minak hobetzea eta guztiz zuzentzea lor dezakezu.