Estropadak
Arraunketa Euskal Herrian eta Kantauri osoan herri kirola da, traineruekin, batelekin nahiz trainerillekin egina.
Estropadak egiteko, ontziok, hainbat txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa bat egiten dute.
Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat, edota ligarako hainbeste puntu. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira.
Lehen
Itsas bazterreko gizonak bere besoen indarra behar izan zuen historia guztian zehar, haizearenaren osagarri gisa, kaletara hurbiltzeko.
Handik dator arrantza-txalupen arteko lehia, emozioz beteriko kirol honen jatorria, traineru-estropadak, alegia.
Traineru bateko tripulazioa hamahiru arraunlarik eta norabidea ezartzen duen patroi batek osatzen dute.
Trainerua
Arrantza-traineruak 1916 arte estropadetan erabilitakoak izaten jarraitu zuten. Baina urte hartan Vicente Olazabalek traineru estilizatu bat egin zuen Mutrikun Getariko tripulazioarentzat, 400 kiloko pisukoa, -Golondrina- izenez bataiatu zutena.
Garai berean, arrantzarako bapore-ontziek behin betirako zokoratu zituzten arraun indarrez mugitutako itsas zabaleko ontziak eta lehiaketarako baino ez ziren traineruak egiten hasi ziren.
Arrantza garraiatzea beharrezkoa ez zenez, traineruen diseinua aldatu egin zen. Erruna eta pisua gutxitu ziren, nahiz eta arrantza-traineruaren 12 metroko luzera -klasikoari- eutsi zitzaion. Gaur egun Arraun Federazioak estropada ofizialetan erabilitako ontzien ezaugarriak ezartzen ditu.
ESTROPADA-EREMUAK
Traineru-estropada ospetsuenak Donostiako Kontxakoak dira, iraileko lehenengo bi igandetan antolatzen direnak. 1879 egin ziren lehen aldiz eta jarraitasuna izan dute ordutik hona.
Bilbon, tarteka antolatu dira, eta eszena toki ohikoenak Nerbioiko itsasadarra izan da.
Tripulaziorik ezagunenak ondokoak dira: Orio, Hondarribia, Pasai Donibane, Zumaia, Pasai San Pedro eta Donostia, Gipuzkoan. Eta Bizkaian, Santurtzi, Kaiku, Zierbena, Ondarroa, Urdaibai…
ESTROPADAK ESKOLAN
Ikus-entzunezko honetan arraunlarien lana eskolan egiteko proposamen bat erakusten da.