Aizkora / Trontza
AIZKORA / TRONTZA
Biak dira herri kirolak. Bien helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz aizkolariak eta trontzaz trontzalari bikoteak ahalik eta denbora gutxienean moztea da. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkora: Historian
AIZKORA
Basoak zura lortzeko ustiatzen ziren, eraikuntzarako oinarrizko lehengaia, eta zura landare-ikatzean eraldatzeko, burdinoletan erregai gisa erabiltzen baitzen.
Zuhaitzak basomutil taldeko gazte edo indartsuenek eraisten zituzten. Zaharrenak erauzketan, adarrak mozten eta landare-ikatza fabrikatzeko -txondorra- prestatzen aritzen ziren.
AIZKOra: PLAZAn
AIZKOLARIAK PLAZAN
Aizkora-apustuen, aizkolari-proben, jatorria ikazkinek eta egurketariek basoan eginiko eguneroko lanean dago. Gazteen energia fisikoa edo beteranoen trebetasunak eta ofizioak lan berean lehian aritzera bultzatzen zituen, zuhaitz jakin bat lehengo nork eraitsi apustu txikiak eginez.
Trontza: Historian
TRONTZA
Trontza bi helduleku dituen trontza izeneko zerra motarekin egiten den kirola da. Egurra etzanda edo bertikalean ebakitzen da. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.
Trontzan diharduenari trontzalari edo arpanlari deritzo.
Euskal Herrian gehienbat Pirinio inguruko herrietan egiten zen kirol hau, baina gaur egun gainontzeko lurraldeetan hedaturik dagoen modalitatea dugu.
Trontza: plazan
TRONTZALARIAK PLAZAN
Europan Alemanian, Austrian, Txekiar Errepublikan, Frantziako Alpeetan, Herbeheretan, Erresuma Batuan, Norvegian eta Suitzan egiten da. Amerika eta Ozeanian ere hedaturik dagoen kirola dugu.
Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza, trontza kirola. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko.
Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira, epaileek horiek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar izaten dituzte, eta emakumezkoek, berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea garailea da.
aizkora/Trontza: eskolan
AIZKOLARIAK ETA TRONTZALARIAK ESKOLAN
Ikus-entzunezko honetan aizkolarien eta trontzalarien lana eskolan egiteko proposamen bat erakusten da.
Ederra bideoa. Apur bat zaharkitua, baina kontuan hartuta noiz egina den, ederra.
Pozten naiz. Bere garaian mimo handiz egindakoa da, baina badakizu gaur egun teknologia digitalak asko egin du aurrera eta, bai, orduan jaso genituen irudiak, bada, ordukoak dira.