Praisko
1956an jaio nintzen, Eibarren, kostaldeko trenaren bide erdian, Lizarrara joateko “treniko”ak harekin bat egiten zuen herrian. Han egin nituen lehen hogeita bost urteak, etxean maiorazko izan ez eta, kalera etorritako gurasoekin eta arrebarekin.
Hala moduz gaztelaniaz jardun, Allariz nonbait bazela jakin, Armeria eskola, lantegiko prentsan orduak, euskarak egiten gaituela euskaldun barneratu, hamaika greba eta manifestazio… Betirako lagun minak… Eskalada, espeleologia, zeharkaldiak…
1981ean Gasteizera joan nintzen, euskal filologia ikasteko helburuz, herriko bi lagunekin, baina AEKn euskara eskolak ematen hasi eta unibertsitatea utzi nuen. Lagun berriak… eginbide berriak… bizimodu berria… ikus-entzunezkoak…
Hogei urte eman nituen ikasmaterialak sortzen, 2008ko krisialdiak lantegia ixtera behartu gintuen arte. Informatikako ikasketak… Osakidetzako oposizioak… zelari…