Pastorala

Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da, kanpoan, herriko plazan, hartarako nahita jarrita dagoen antzeztoki baten gainean ematen dena. Antzezpena, hasieratik amaiera arte hitz neurtuetan eta errimaz kantatzen da, Zuberoako euskaran.
Honako honetan bost atal prestatu ditugu “Abadia Urrustoi” pastoralaren atalak ezagutzeko:
Atarikoa
Pastorala ahozko literaturaren beste adierazteko era bat zen, herri-antzerkiaren bidez.
Beste literatura-mota batzuek bezala, bilakaera bat izan du urteetan zehar. Garai bateko pastoralak elizaren barruan egiten ziren, baina pastoralaren gordinkeriak zirela medio, elizatik kanpora atera zituzten.
Lehen predikua
Jinkoak dener zorihon / haurride maitagarriak. Zazpi eüskal herrietarik / batarzünean jarriak.
Egünko gure süjeta / mündüan da famatüa. eüskaldün handienetarik / Antonio Abadia.
Aita züan Ürrüstoiko / irlandarra berriz ama. Bera jakintsün elki zen / bereziki astronoma.
Etiopia ikertü züan / bere anai Arñorekin. Eta hameka urtez han / hanixko lan züen egin.
Hendaian eraiki züan / Abbadia jauregia. Eta hartan adelatü / zelüaren ikergia.
Jakintzen Akademian / izentatürik izan zen. Eta denborarekila / batarzüneko president.
Eüskararen süstatzeko / Euskal Jaiak antolatü. Koblakarien primakak / han zütüan saristatü.
Eüskaldünen batarzüna / beti beitzüan txerkatü. «Eüskaldünen Aita » izena / ederki dü merexitü.
Honki hanitx zor deiogü / zazpi eüskal herrietan. Eta harekin dabiltza / kosmonautak izarretan.
Omenaldi, gorazarre / Antonio Abadia. Zure ohoretan egün / hona besta bat handia !
‘Hattan eta Marigaitz’
Marigaitz
Errak Hattan, bizi hiza / asperra egotxi düka? Pausüa ützezak orai / arrapitz dadin güdüka. Pe hortarik manü zonbait / üken baitütüt azkarrak. Sakolatik behar dütük / laster elki aztaparrak.
Hattan
Gure beharrik ez diñe / aspaldi hontan gizonek Feit handirik ez beitüe / Lüziferren xede honek. Hain dütün ürgüllü jankinak / oilarrak handi nahian. Gerla pizten diñe berek / epantxütik ken gitean.
Marigaitz
Isil hadi arnegata / zaparta bat bildü gabe Auher natrea zotüka / lanean ez izan herabe. Katoliko, protestantak / behar dütiagü bereizi. Xuri, beltzak, eüskaldünak / algarren aitzi nahasi.
Hattan
Holako jendarmasarik / izan daitea oitean ? Aharrak ahatz ditzagün / bi frisaten emaitean. Gero joanen gütün biak / manü hoien betatzera. Hauts pean lo dauden / inkatzen atitxatzera.
Marigaitz
Holaxe maite hait Hattan / osoki debrüz egina Argiaren üdüria / Lüziferren ihakina. Jente güzia sar bedi / orai gurekila plazan. Arrenkürak ahatzerik / mündü osoaren dantzan.
‘Agur eta ohore Euskal Herriari’
Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun / Guziak beti beti gauden gu euskaldun (dena berriz)
Agur eta ohore Euskal Herriari / Lapurdi, Baxenabar, Zibero gainari / Bizkai, Napar, Gipuzko eta Arabari / Zazpiak bat besarka lot beitetz elgarri.
Haritz eder bat bada gure mendietan / Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan / Frantzian, Espainian, bi alderdietan / Hemen hiru eta han lau, bat da zazpietan.
Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea / Lagun zazu zerutik euskaldun jendea / Begira dezan beti lehengo fedea / Zor zaizkon zuzenekin ardiets bakea.
Azken predikua
Eskerrik hanitx oroer / züen batzarri ederraz / Eta gaurko süjetari / egin düzüen harreraz.
Züen esküzarta honek / hanitx gütüe lagüntü / Gaizki emanak aitzitik / derzeizgützüe parkatü.
Ikusi düzüe denek / nor zen gure Abadia / Orano beita bizirik / haren argia mündüan.
Jakintza eta herria / zerbütxatüz arraheinki / Gizon galanta denetan / ohorezki da ibili.
Maite züan aberria / lagüntü dü gisa oroz / Eüskaldünen mintzajea / goratü ezin haboroz.
Horrez egin nahi züan / hizkuntza bat mündütarra / Eüskal Herrian bederen / etxek dezagün eüskara.
Gure haurrek egün batez / ez gitzaien ahalkeraz / Aitetamen mintzajean / mintza gitzaien eüskaraz.
Izarren argia bego / bakearen zerbütxüko / Eta ez gerla bideetan / ürgüllütan zartatzeko.
Batarzüna egin bedi / mündüaren zabalean / Etsenplüa dügün eman / Eüskal Herrien artean.
Horik dütügü Abadiak / ützi deizgün hontarzünak / Izan ontsa jente honak / agur agur eüskaldünak !