Kopla zaharrak

Kopla zaharrak zer diren azaldu ostean ‘MIKAK HEGOAK ZURI-NABAR’, Manuel Lekuonak ‘Idazlan guztiak’ liburuan jasotako koplak, eta ‘Eder Zoruan Goldea’ eske bertsoak entzungo ditugu
kopla zaharrak
Kopla izenak bertsoa esan nahi du, bereziki kanta edo kantu baten ahapaldi bakoitza (Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia ).
Iparraldean kobla esan zaio. Izenaren bi forma horietatik eratortzen dira koplari, koblari eta koblakari hitzak, hau da, koplak edo koblak ontzen edo ematen dituena .
Gaur egun, iparraldean ohiko esa nahi horri irmoago eusten zaio, koblakaria bertsolaria delarik. Hegoaldean, berriz, sarturik dago kopla zaharra eta bertso berria bereiztea, eta, horren ondorioz, kopla ria nahiz koblakaria eta bertsolaria ez dira gauza bera.
Kopla zaharrak eske bertsoak dira bereziki. Ohitura da zenbait festaburu jaki netan, lekuan lekuko usadioen arabera, auzokoei jai zoriontsuak opa izatea, bertsoak kantatuz egin ohi delarik zoriontze hori, hau da, koplak kantatuz.
Eske bertsoen parte bat oroitzapenean gordetzen da, eta berdin errepikatzen da urte oroz. Nahiz eta festaburu eta herri batzuetan eta besteetan konpli ohitura, klixe komunak daude han eta hemen, formula berberak edo antz-antzekoak, trikitiaren laguntzaz abestekoak. Testu berdina dabil kopla zaharretan.
Mikak hegoa zuri-nabar
Phikak eguak xuri-ñabar… (bis)
Amorantiak ba’ditut amar.
Ni batek ba-narama bigar (bis)
pena duyenak in beza nigar.
Bortañuan eder giltza… (bis)
amorantiak ba’dabiltza.
Nik ba’dizut baten itza (bis)
zeñek beriak xerkatu bitza.
Itsasua laño dago (bis)
Bayona’ko bararaño…
Nik maite zaitut, maiteago (bis)
txoriak bere umeak baño.
Manuel Lekuonak jasoa bere ‘Poesia popular vasca’ liburuan.
eder zoruan goldea
Eder soruan goldia,
soñian capa moria…
Etxe ontako nagusi jauna
ondo gizontxo noblia.
Zapata txuri paperez,
euri denian baterez…
nagusi jauna,
esan bizaigu asiko
geran edo ez.
Elizan eder aldare:
ari labratuz pilare…
Birjin Amaren
maite-maiteak
etxe onetan dirade.
Ontzi txiki bat pintatu,
itsasora jon ta ondatu…
Itxi ontako mutil txikiyak.
Amandriari mandatu.
Lezo ta Erenteriya,
irugarena Oyartzun…
Diostesalve nere lagunak
garbuarekin erantzun.