Pizkundea

XX. mendearen bukaeran Europan bizi zen giro artistikoaren harira, orduan izan ziren korronte ugariek bultzatuta Euskal Herrian ernatu zen Eusko Pizkundea deituriko mugimenduaren protagonista batzuen berri ematen da.
Europa
EUSKO PIZKUNDEA SORTU ZENEAN EUROPAK BIZI ZUEN GIRO ARTISTIKOA
Gaingiroki XIX mendea bi zatitan bana dezakegu:
lehenengoan iraultza liberalak gertatzen dira, hau da, botere politikorako burgesiaren igoera.
Bigarrenean, iraultza liberal gehienak garaile atera dira eta ekonomia kapitalista betiko ezartzen da.
Gatazka politiko sozial hori literaturan islatzen da.
Erromantizismoa, bere pentsamolde sutsuarekin, iraultza aldiari dagokio, eta errealitatea eta ideala alderatzen ditu.
Errealismoa, gogoz lasaiagoa eta pragmatikoa, gizartea den bezalakoxea adierazten saiatzen da, idealizatu gabe, eta bigarren aldiari dagokio.
Euskal Herria
EUSKO PIZKUNDEA SORTU ZUTENEN BIZITZA ETA OBRA LABURKI KONTATUA.
Euskal Pizkundea edo Lehen Euskal Pizkundea euskal literaturak bizi izandako garai emankorraren izena da, XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera arte luzatutakoa. Mugimendu euskaltzale hori Hegoaldeko lurraldeetan karlistaldiak galdu eta foruak deuseztatu zireneko galera-sentimenduari dago lotua, erromantizismoaren eragin nabarmenarekin. Aro hura mugatu zuten gertakariak Hirugarren Karlistaldia eta Espainiako Gerra Zibila izan ziren; zehazki, 1876tik 1936 arte iraun zuen Hego Euskal Herrian.
Mugimendua kulturaren arlokoa ez ezik politikoa izan zen, abertzaletasuna sortu zeneko giroan egonik. Europako beste prozesu antzekoekin batera gertatu zen, hala nola Katalunia eta Galiziakoekin. Bi herri horietako kulturgileekin batera, Galeusca ekimena abiatu zuten euskaldunek 1923an. Data honek markatu zuen garai honen lehenengo erdialdea, orduan hasi baitzen Miguel Primo de Riveraren diktadura, 1930 arte luzatu zena.
Beste bi urte esanguratsu 1918 eta 1919 izan ziren, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorrerena, hurrenez hurren. Urte batzuk lehenago, eztabaidak hasi ziren euskara batuaren beharraren inguruan, eta hizkuntzaren akademia sortzeak egitasmoa garatzen lagundu zuen. Hala ere, nahiz eta orduan batasunerako proposamen interesgarriak egon, gerraostera arte ez zen asmoa erabat gorpuztu (1968).
Bestela, batik bat euskararen ingurukoa bazen ere, Pizkundean idazle eta kulturgile euskaltzale eta erdaldun batzuek ere parte hartu zuten. Bultzatzaileen artean, Anton Abbadia, Seber Altube, Sabin Arana, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Andima Ibinagabeitia, Sorne Unzueta (eta Emakume Abertzale Batzako beste kide batzuk), Julio de Urquijo eta Iokin Zaitegi ditugu garai guztian zehar.
Interesgarria. Ongi azalduta. Eskerrik asko.
Ederto. Niri ere gustatu zait saioa. Eskerrik asko Praisko.