Euskal balada

Euskal Herrian bildutako tradiziozko kontapoesiari deitzen diogu Euskal Balada Hiru balada mota bereizten ditugu:
Euskal Balada
Balada terminoaren historiari dagokionez, Erdi Aroan, ballade proventzeraz, trobadoreen artean erabili zen, lehenik kanturako eta dantzarako, eta gero errezi tatzeko zen pieza liriko bat izendatzeko.
Euskal literaturan, herri balada generoari erromantze eta kontapoesia ere esan izan zaio, izan ere, funtsean izaera narratiboa duen genero poetikoa baita, ahozko tradizioari atxikia.
Narratibotasunaren zenbait ezaugarri aurki dakizkioke: kontakizuneko gertakarien logika eta denboraren araberako bilakaera, ekintza uni tate edo sekuentzietan banaturik egotea kontaketa, eta pertsonaien eta jarduleen artean eratutako harremanak aldatzea.
BALADA EPIKOA
Bereterretxen kantoria
Haltzak eztü bihotzik
ez gaztanberak hezürrik:
enian uste arraiten ziela
aitunen semek gezürrik.
Bereterretxek oheti
neskatuari eztiki;
Abil eta so egin zan
gizonik denez ageri
Neskatuak berhala,
ikhusi zian bezala:
hirur dozena bazabiltzala
borha batetik bestera.
Jaun kuntiak berhala,
traidore batek bezala:
Beretxerretx, aigü borthala:
Utzüliren hiz berhala.
BALADA LIRIKOA
Brodatzen ari nintzen
Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk
aire bat entzun nuen itxasoko aldetik
itxasoko aldetik, untzian kantaturik.
Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana
jin zaiten afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.
Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira
gurekin afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.
Andre gazte xarmanta igaiten da untzira
han emaiten diote lo bellarra papora
eta untzi handian lo dago gaixo haurra.
BALADA EPIKO-LIRIKOA
Agur, oi izar maitea!
-Agur, oi izar maitea, iduzki eder begia!
Zure gatikan nik utzi niro bizi naizen-herria,
Eta alderat zure ganat jin, izar charmagarria.
- Mintzo zira, bai, ederki, ederki eta onheski.
Zure gatikan nahi nuke nik jakindu bereziki
Noiz izan naizen ni zuretako izar edo iduzki. - Zazpi urthe badu orai, uda huntan konplitu
Amodio perfeta batez zitudala maitatu.
Bainan orai ni beldur nuzu zaizkidan kanbiatu.
Eri nuzu bihotzetik, erraiten dautzut hitzez
Sukar-malinak hartua nago, zu ez izan beldurrez.
Othoi, othoi, zuk senda nezazu, hil ez nadin xangrinez.