Barrokoa

Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera arte Europan eta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da.
BARROKOA
Literaturaren arloan, beste arteetan legez, barrokoa ez da adiera bakarreko hitza. Askotan, apaindurazko ugaritasunaz hornitua edo mami-azalak nahasiak ageri diren literatura idatziari barrokoa deitu ohi zaio, edozein delarik ere delakoaren sorrera aldia.
Ikuspegi estilistiko hori alde batera utzita, artearen beste arloetan bezala, XVII. mendearen inguruan sorturiko literatura da berez literatura barrokoa. Dena den, garai hartan Europako herrialdeetan oso egoera desberdinak zirenez, barroko literarioak ezagugarri bereziak izan zituen herri bakoitzean.
pedro axular
Idazle, sermolari eta hiztun oparoa zen Axular. Horregatik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Haren luma trebeak dotorezia ordu arte ezezaguna erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilatsu samarrak ditu batzuetan, laburrak eta trinkoak bestetan, baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.
Axularrek eta haren taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, beste elizgizon batzuek ere landu zuten mende hartan lapurtera, adibidez, Harizmendik, Silvain Pouvreauk eta Gazteluzarrek. Haiekin batera, Oihenart zuberotar idazle laikoak ere euskal letrak gora eraman zituen.
joanes etxeberri
Joanes Etxeberri euskaltzale handia izan zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Axular buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren. Bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
Herioaz ea zer den
BURU I (‘MANUAL DEBOTIONEZKOA’ 1.LIBURUA)
Herioaz ea zer den
Herioan aditzen da biziaren galtzea
Eta gorputz eta arimak elkhar bortxaz uztea,
Ezen gauzetan hain ezta maite korapillorik,
Hekien bien artean dena bezalakorik.
Bortxaz apartatzen dire elkhar ganik hek biak,
Elkharren lagun Iainkoak berariaz utziak.
Izenaz
Herioa, orhoitzapen hirearen asprea!
Pensatzeak lazten ziok sendoari illea.
O lastima eta ondiko guztien azkenena!
Obra krueletarik duk atheratzen izena.
Omena aditzeaz dituk segurenak izitzen
Eta bihotza daroek transimenduz harritzen.
Fiña
Herioaren fiña da gizona punitzea,
Zeren den Iongoikoaren kontra esker gabea.
Ungi egiñen sari du ofensatzen itsuski,
Halakotz pena behar du herioaz iustuki
Edo bere bekhatuen kausaz edo Adamen,
Zeren ahoratu zuen debekatu ahamen.
Kausak
Bekhatua, zer darokuk izterbegi mundura,
Gure gana hain krudela zeiñak baitu iaidura?
O zierpe itsusia zeñen pena larria
Herioa behar baitzen hain deus izigarria.
Hanbat bada merezi du puni dadin gaizkiak,
Non separa daiten urrun adiskide mamiak?
Gorputz eta arimaren hain lothura hertsia
Lexa dadin eta bilha herrauts gorputz guria?
Bai pena hau merezi du gizon eskergabeak,
Zeren eta hautsi tuen Iainkoaren legeak,
Zeren ofensatu duen ungi egille handia,
Hala ere etzaio ematen gaztigu merezia.
arrantzale partikularren otoitzak
BURU IX (‘MANUAL DEBOTIONEZKOA’ 2. LIBURUA)
Arrantzale partikularen othoitzak
Arrain ttipi zaleentzat othoitza
O Iesus-Krist Piaresi eragiña xaudea,
Lehen ezin zukelarik, gero arrañez bethea.
Guri ere egiguzu liberalki dohaña,
Itsaspetik ekhartzeko kontugabe arraña.
Hanbat ordain emateko zuri laudoriorik,
Zenbat har artetan arrain baitago ehortzirik.
Balea zaleentzat
O Iaun Tobias gaztea ungi begiratua,
Guardaritzat bidaldurik Arkangelu Saindua.
Eta kostara arraña erakharrarazia,
Haren hilltzeko egiten ziñoela grazia.
Guri ere ekharguzu hurbillera Balea,
Segurkiago armaren landatzeko kolpea.
Biziaren gatik dugu hirriskatzen bizia,
Arren egiguzu haren gelditzeko grazia.
Balea kolpatu eta
Iauna geure arte baño gehiago zureaz,
Balea zauritu dugu arpoñaren kolpeaz.
Arren bada egiguzu (Iaun puxanta) grazia,
Sarri gelditzeko arrain itsasoko handia.
Gutarik garabik zaurtxu gabe bere indarraz,
Segadetan dabillala buztan edo bulharraz.
Edo xalupa irauli gabe gillaz gañera,
Edo berekin eraman gabe urtan behera.
Arren begira gaitzatzu gaitz hauk guztietarik,
Eskerra diezazugun itzul lehorrerarik.
Irabazia da handi, perilla ere handia,
Begira diezazugu prinzipalki bizia.
Balea hill ondoko eskerrak
Iauna, dututzula esker, eta laudorioa,
Million eta million baño gehiagoak.
Zeren egiñ darokuzun liberalki grazia,
Idekitzeko handien arrañari bizia.
Gure indarrak etziren deus hunenen aldean,
Zure faborea dugu sentitu konbatean.
Ezen zure baithan turroñ batek etsajak,
Urrutik izi dezan nahiz dela han gaja.
Hala guri ere egin darokuzu dohaña,
Bentzutzeko Itsasoan den sendoen arraña.
Lehorrera dakharkegu egiñik sarraskia,
Bizi zela aztaparraz zebillan ihizia.
Hala dugu naturaren mirakulluz bazterra,
Ohoratzen (Iongoikoa) zuk duzula eskerra.
noelaK
NOLA SALBATZAILLEA SORTHU ZEN ETA GAUEAN GAUZA GUZTIAK BOZTU ZIREN
NOELA
O Eguberri-gaua,
bozkariozko gaua:
allegeratzen duzu
bihotzean kristaua.
Mundu guztia duzu
zorionez bethetzen:
zergatik baitiozu
Salbatzaillea ekhartzen.
Gau illhunean ezta
ageri iguzkirik:
hunetan dakusagu
mirakuluz ilkhirik.
O gau desiratua,
zuzia duzu piztu,
zeñak mundu guztia
behar baitu argitu.
Argizagiak dire
bozkarioz dantzatzen,
ohi baño dutela
gehiago argitzen.
Aingeru onak berriz
hasi dire kantatzen,
tristeak dituztela
boztera gonbidatzen.
Errepikatzen dute
maniurez artzainek,
aradari lehiaz
ihardasten larrainek.
Engadin mahastia
gau hontan zen loratu,
Erroman oliozko
ithurburua sorthu.
Arrañak ere iauzi
ziren paguz urean:
abreak basoan eta
egaztiñak airean.
Gauza guztiak dire
gau hunetan pagutzen:
orobat egitera
gaituzte gonbidatzen.
Ifernuko oztea
ordean da tristetzen
haren zentzatzaillea
zerengatik den sortzen.
Idolak aldaretan
betan dire mututu:
aztiek arrozoina
miretsirik galdetu.
Berzerik eztaroe
deus ere ihardetsi
haur batek dituela
baizen ixillarazi.
Ixildu behar zuten,
guk ordainez kantatu,
zorionean dela
Iainko-Semea sorthu.