Argazki-kamera
Argazki-kamera digitala
1991an, Kodak-ek aurkeztu zuen DCS100 kamera, lehenengo reflex kamera erabat digitala.
Harekin jaio zen argazkilaritza digitala.
Atalaren aurkezpena
Argazki-kamera digitalak gailu elektronikoak dira, argazkiak egin eta gordetzeko pelikularik behar ez dutenak.
Kamera digital modernoek, argazkiak egiteaz gain, soinua edota bideoa ere grabatzen dute.
Gehienek aukera ematen dute argazkia aldez aurretik kristal likidozko pantailan ikusteko (LPD edo Live-preview).
Pixel-kopurua megatan (milioitan) adierazten da, eta argazkiaren kalitatea galdu gabe zein tamainatan inprima daitekeen erakusten du.
Argazki-kamerak
Kamera digitalek ez dute bobinarik erabiltzen. Argazkiak memorian gordetzen dira. Modeloaren edo txartel grafikoaren arabera, ahalmen handiagoa edo txikiagoa izanen du. Hori erosoa da, horrela memoria hustu baitezakegu egindako argazkiak galdu gabe.
Gainera, gure ordenagailuan argazkien parametroak doitu ahal izango ditugu inprimatzeko. Inprimagailu on bat badugu, inprimatzeko argazki-papera eros dezakegu; beraz, gure kamera digitalarekin egindako argazkien bereizmena eta kalitatea ez dira ohiko kamerekin egindako argazkien oso bestelakoak izango.
Argazki-kameren ezaugarriak
Lantegia
Argazki-kamera digitalak gero eta ohikoagoak dira argazki-dendetan, eta, pixkanaka-pixkanaka, gero eta leku handiagoa hartzen dute ohiko kamerek.
Garrantzitsua da teknologia berri horrek eskaintzen dizkigun abantaila eta eragozpen guztiak aztertzea, erosi aurretik.
Hona hemen zazpi aholku eta gomendio bat argazki-kamera digital bat erosteko orduan kontuak hartzekoak.