Webguneak eta lanbide heziketa
Web Aplikazioen Garapeneko Lanbide Heziketako (LH) goi-mailako zikloa web aplikazioak diseinatu, garatu eta mantentzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskaintzen dituen hezkuntza-programa da. Zikloan zehar, programazioaren, sistema informatikoen, web diseinuaren, datu-baseen, segurtasunaren eta erlazionatutako beste teknologia eta tresnen oinarrizko kontzeptuak ikasten dira talde lana, arazoen ebazpena eta proiektuen kudeaketa azpimarratuz.
Webguneak egiten hasi aurretik jakin beharrekoak
Internet noiz eta nola sortu zen, Internet gauza bat dela eta web beste bat argitu, Internet barruan komunikazioa nola gauzatzen den, webguneak zer diren eta nola osatuak dauden, webguneak sarean jartzeko zer behar den, webgune bat sortzeko zein lengoaia erabiltzen diren, webguneak kodetzeko lagungarri izango zaizkigun lanabesak … Gai horiek guztiak jorratuko ditugu hiru ataletan banatutako atariko ikasgai honetan .
Webgunea (bezeroaren aldea)
Webgunearen bezeroaren aldea (Front End) nola antolatu eta eragingarritu. Webguneen interfazeak, erabiltzaileekiko hartu emanak gauzatzeko pantailak egituratzeko, edukiz hornitzeko, elementuak atontzeko eta guzti-guztiei bizitasuna eta dinamismoa emateko hiru lengoaia mendaratu behar ditugu.
Etiketen bidez dokumentua markatu egiten da: izenburua, atalak, paragrafoak, zerrendak, taulak, etab.
Web-nabigatzaileak HTML-dokumentuko etiketak interpretatzean, markatutakoari dagokion itxura ematen dio web-orriari.
Etiketen semantika interpretatuz, edukiari buruzko informazioa hobeto ulertzea lortzen da eta horri esker Interneteko bilaketak errazten dira.
HTML lengoaian etiketak erabiltzen dira testua markatzeko. Etiketak idazteko <, > eta / ikurrak erabiltzen dira, eta haien bidez dokumentuaren itxura deskriba daiteke edo web-nabigatzailearen portaeran eragina izan dezakeen script-a txertatu, adibidez.
HTML-k hainbat funtsezko osagai ditu, besteak beste, elementuak eta haien atributuak.
Kaskadako estilo-orriak edo CSS (ingelesez, Cascading Style Sheets) HTML lengoaian egituratutako dokumentu baten aurkezpena definitzeko balio duen lengoaia da. W3C da beronen definizioa mantentzen duen erakundea.
Web baten estiloa aldatzeko erabiltzen den tresna da. CSS lengoaiaren helburu nagusia dokumentu baten edukia eta aurkezpena bereiztea da. HTMLko elementuak orrian nola ikusiko diren zehazten du. Gainera, lana askoz azkarrago egitea ahalbidetzen du, orri askori estiloa batera aldatzea posible delako.
Honako honetan web-orrietako elementuen itxuraz arituko gara. Haien tamaina estiloa zehazten jardungo dugu. Tamaina, kolorea mugimendu ilusioa…
Kaskadako estilo-orriak edo CSS (ingelesez, Cascading Style Sheets) HTML lengoaian egituratutako dokumentu baten aurkezpena definitzeko balio duen lengoaia da. W3C da beronen definizioa mantentzen duen erakundea.
Web batean HTML bitartez kokatu ditugun elementuak non agertuko diren pantailan zehazteko ere erabiltzen da CSS.
erabiltzenn estiloa aldatzeko erabiltzen den tresna da. CSS lengoaiaren helburu nagusia dokumentu baten edukia eta aurkezpena bereiztea da. HTMLko elementuak orrian nola ikusiko diren zehazten du. Gainera, lana askoz azkarrago egitea ahalbidetzen du, orri askori estiloa batera aldatzea posible delako.
Gaur egun tamaina ezberdineko aunitz pantaila erabiltzen ditugu. CSSk lagunduko digu HTML elementuak pantaila tamaina ezberdinetara egokitzen.
JavaScript (edo JS) goi-mailako programazio-lengoaia bat da, Web-nabegatzaileak definitzeko ECMAScript espezifikazio estandarrarekin bat datorrena. Hiru programazio-paradigmarekin erabil daiteke: objektuetara bideratutako programazioa, programazio inperatiboa eta programazio funtzionala.
Web-orri interaktiboak sortzeko aproposa da eta funtsezkoa web-aplikazioetan. Webgune gehienek erabiltzen dute eta web-nabigatzaile hedatuenek dute hura exekutatzeko motorra. HTML eta CSSrekin batera Webaren oinarrizko hiru teknologietako bat da.
Script-lengoaia bat da, atazen exekuzioa ingurune berezietan automatizatzeko diseinatua.
Webgunea (zerbitzariaren aldea)
Webgunearen zerbitzariaren aldea (Back End) nola antolatu eta eragingarritu. Webguneen interfazearen atzealdean pilatutako datuak modu egokian eta seguruan erabiltzeko bi teknologia menderatu behar ditugu nagusiki. Bata interfazea eta Datu Baseak bata bestearekin harremanetan jarriz, datuok jasotzeko, gordetzeko, erakusateko edota ezabatzeko eta bestea datuak modu seguruan eta antolatuan gordeta edukitzeko, behar direnean erabil daitezen.
Bezeroan erabiltzen diren teknologiak
Azken aldian webgunegintza errazteko sortutako lanabes interesgarriak. Bezeroaren aldean dihardutenak (Front End). Hiri teknologiok JavaScript daukate abiapuntu eta hamaika modulu eta funtzio aldez aurretik osatuak eskaintzen dizkigute. Gaur egun erru erabiltzen dira profesionalen munduan.
Zerbitzarian erabiltzen diren teknologiak
Webgunearen zerbitzariaren aldea (Back End) osatzen langungarri izango diren teknologiak. Bezeroaren aldean bezala zerbitariaren aldean ere hainbat teknologia garatu dira garatzaileen lana erraztuz bizkortzeko. Gaur egun gehien erabiltzen direnetatiik hiru aurkeztuko ditugu.
Webgunea esku-eskura (CMS)
Webgunearen alde biak osatzen lagunduko diguten teknologia mordoa garatu da azken aldian. CMS horien bitartez, kode lerro bakar bat ere idatzi gabe osa daiteke webgune bat. Asko dira Merkaturatu diren CMSak (WordPress, Drupal, Joomla, Synphony, Wix, Hubspot…) denen artetik erabiliena aztertuko dugu.