30. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 30. Atala:
Aldarrikapen honetan jasotako ezertan ezingo da ulertu Estatuari edo talde edo norbanakoren bati Aldarrikapen honetan bertan adierazitako edozein eskubide eta askatasun deuseztatzeko ekintzak edo ihardunak burutzeko eskubidea ematen zaionik.
30. atala eta bloga
Aldarrikapen Unibertsaleko 30. Atalak esaten duena entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango dute ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Zuregatik, niregatik, harengatik
Aldarrikapen Unibertsaleko 30. Atala oinarri hartuta ikus-entzunezko bat prestatu dugu ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.