29. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 29. Atala:
1
Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu, komunitatea baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko toki bakarra.
2
Pertsona orok, gainontzeko herritarren eskubide eta askatasunen begirunea ziurtatzeko eta gizarte demokratiko bateko moral, ordena publiko eta ongizate orokorreko bidezko eskakizunak betetzeko legez ezar daitezen mugak baino ez ditu izango dagozkion eskubide eta askatasunez baliatzeko orduan.
3
Eskubide eta askatasun hauetaz ezingo da inor baliatu Nazio Batuen helburu eta irizpideen aurka.
29. atala eta bloga
Aldarrikapen Unibertsaleko 29. Atalak esaten duena entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango dute ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Gosari legea
Aldarrikapen Unibertsaleko 29. Atala oinarri hartuta ikus-entzunezko bat prestatu dugu ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.