27. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 27. Atala
1
Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.
2
Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egile diren pertsona guztiek dute horregatik eskubidea dagozkien interesak eta materialak babes dakizkien eskubidea.
27. atala eta bloga
Aldarrikapen Unibertsaleko 27. Atalak esaten duena entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango dute ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Kopiatzen
Aldarrikapen Unibertsaleko 27. Atala oinarri bezala hartuta, ikus-entzunezko bat osatu dugu ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.