26. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 26. Atala:
1.
Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da
oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea
derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra;
eta denek izango dute goi-mailako ikasketak egiteko aukera bera,
norberaren merezimenduen arabera.
2.
Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza
eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde,
arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta
adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko
du, bakeak iraun dezan.
3.
Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango
zaien hezkuntza mota aukeratzeko.
26. Atala eta bloga
Edukia eta erabilera:
Aldarrikapen Unibertsaleko 26. Atalak esaten duena entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango dute ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Etxerako lanak
Aldarrikapenaren 26. atala oinarri hartuta fikziozko istorio bat asmatu dugu ikasleen artean eztabaida sustatzeko helburuaz.