25. atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 25. Atala:
1.
Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai
bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere
janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta
baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa
edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako
asegurua izateko eskubidea ere.
2.
Amek eta haurrek laguntza bereziak jasotzeko eskubidea dute. Haur
guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo jaiotakoek,
gizartearen babes berbera izateko eskubidea dute.
25. atala eta bloga
Edukia eta erabilera:
Aldarrikapen Unibertsaleko 25. Atalak esaten dioena entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango dute ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Gosea
Aldarrikapenaren 25. atala oinarri hartuta fikziozko istorio bat asmatu dugu ikasleen artean eztabaida sustatzeko helburuaz.