21. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 21. Atala:
1.
Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea,
zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez.
2.
Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan
sartzeko eskubidea.
3.
Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria;
borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan
adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko
boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide
batez.
21. Atala eta bloga
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 21. Atalaren hiru aldarriak irakurri eta entzun ostean fikziozko blogari batzuek entzundakoaren gaineko euren iritzia emango digute klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Garapen iraunkorra
Aldarrikapen Unibertsaleko 21. Atala oinarri hartuta ikus-entzunezko bat prestatu dugu ikasleen artean eztabaida eta iritzi trukea sustatzeko helburuaz.