20. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 20. Atala:
1. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.
2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera.
20. atala eta bloga
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 20. Atalak hauxe dio:
1. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.
2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera.
Aldarrikapen Unibertsaleko 20. Atal honek dioena irakurri eta entzun ostean fikziozko blogari batzuek entzundakoaren gaineko euren iritzia emango digute klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Bidezko merkataritza
Aldarrikapen Unibertsaleko 20. Atalak dioena oinarri hartuta fikziozko ikus-entzunezkoa prestatu dugu, klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.