18. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 18. Atala:
Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta erlijio-askatasunerako eskubidea du;
eskubide horren barne da erlijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita
norbere erlijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo
pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko
askatasuna ere.
18. atala eta bloga
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 18. Atalak dioena irakurri eta entzungo dugu lehenengo zatian eta bigarrenean fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango digute entzundakoaren gainean, klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Bizitzaren pizgarria
Aldarrikapen Unibertsaleko 18. Atalak dioena oinarri hartuta fikziozko ikus-entzunezkoa prestatu dugu, klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.