Perpausa
Euskal perpausaren barnean kide izan ohi diren elementu nagusien berri ematen da.
(letra eta hitza, subjektua, objektua, predikatu-osagarria / perpaus lokabeak eta mendeko perpausak, adierazpen-perpausak, galde-perpausak. Aginte perpausak, harridura perpausak, perpaus bakuna eta elkartua.)
Perpaus bakuna eta perpaus elkartua, juntadura eta menderakuntza.
esaldia eta perpausa
Hizketaren fruitu esaldia da. Hitz egitean esaldiak osatzen dituzte hiztunek.
Perpausa, orduan, gramatikariek esaldia behar bezala atzemateko asmatu duten kontzeptu teorikoa da. Gramatikak aipatutako hizkuntza-gaitasun horren berri eman nahi du, eta berri emate horren ondorioz sortu da perpaus kontzeptua. Beste kontzeptu asko ere asmatu dituzte hizkuntzalariek.
Perpausa gramatikaren oinarri-oinarriko kontzeptua da. Azken batean, hizkuntza gizakiak duen jakite bat izango litzateke.
Eta hiztunak hizkuntza dakienean zer dakien galdetuz gero, erantzun beharko litzateke hiztunak perpausak osatzen dakiela.
Horrenbestez, gai da hiztuna bere hizkuntzako perpausak direnak eta bere hizkuntzakoak ez direnak bereizteko. Perpaus zuzenak eta zuzenak ez direnak bereizteko, etab.
Hitz egitean hotsak emititzen dira, eta hots horiek esanahi jakin bat izan ohi dute. Gramatikaren eginkizuna hotsen eta esanahien arteko erlazio horren berri ematea da. Baina nola gertatzen da bien arteko lotura? Hotsak ez dira nolanahi elkartzen. Hitzak ere —hitza zer den ezin hasi hemen eztabaidatzen— ez dira nolanahi elkartzen.
Hitz-segida batzuk zilegi dira, beste batzuk ez. Baina hitz-segida bera modu batera edo bestera interpreta daiteke. Seinale da hori itxuraz berdinak diren hitz-segida horiek era desberdinean egituratuak daudela. Behin puntu honetara iritsiz gero, egitura kontzeptuaz ere zerbait esan behar da. Hain zuzen, hots horiek nolabait egituratuak daudela pentsatzen da. Alegia, ez daudela nolanahi bata besteari itsatsiak.
SAILKAPENA
Perpausak modu askotara sailkatu daitezke, zein irizpide hartzen den.
FORMAREN ARABERA
Perpaus bat ez badago beste baten mende, bere buruaren jabe bada, nolabait, perpaus hori perpaus lokabea izango da:
**Herri honetan taberna gehiegi dago.
Bere barnean, osagai gisa, beste perpausik ez duenari perpaus bakun deritzo. Horrelako perpausik baden ala ez ikusteko, perpausean zenbat adizki dauden begiratu behar da:
Bi eta bi lau dira.
Perpausean aditza nahitaezko da. Aditza, ordea, jokaturik eman daiteke edo jokatu gabe.**
Adizki jokatua duten perpausak, perpaus jokatuak dira:
Kanta dezagun denon artean zerbait.
Adizki jokatu gabea dutenak perpaus jokatugabeak dira:
Nik esan arte, zuek lanean segitu behar duzue
PREDIKATUAREN ARABERA
Atribuzio-perpausak:
Joseba langilea da.
Perpaus predikatiboak:
Gure amak fruta saldu ohi zuen merkatuan.
ESANAHIAREN ARABERA
Adierazpen-perpausak:
Gizon bat agurtu nuen kale ertzean.
Galde-perpausak:
Nor agurtu zenuen kale ertzean?
Aginte-perpausak:
Zabal ezazue liburua 25. orrialdean.
Harridura-perpausak:
Hura zen gizon puska, hura!
Baiezko eta ezezko perpausak:
Norbait dabil ganbaran.
handiustea
Azken ikusentzunezko honetan aurreko bietan ikasitako perpaus motak finkatzeko helburuz, fikzio erako istoriotxo bat erakusten da. Lasai ikusi eta entzun ea aurkitzen dituzuen goiko ikausentzuenzkoetan azaldutako perpaus mota ezberdinak.