Partitiboa
PARTITIBOA zer den, haren ezaugarriak zein diren eta noiz eta nola erabili behar den erakusten da, ikus-entzunezko baten bitartez zeinetan azalpen teorikoak eta egoera antzeztuak bildu baitiren.
Partitiboa -(r)ik
Izen-sintagma partitiboak lau perpaus-motatan erabiltzen dira:
Lehendabiziko hiru kasuetan ez da arazorik, baina bai baiezko perpausetan. Horri buruz hau dio arauak: «baiezko perpausetan partitiboa erabil badaiteke ere, enfasi mugatuetara bakarrik murriztu behar da, testuinguru berezietara, alegia».
Halako baiezko perpausetan, galdegaia baietza da, eta, normalean, izenak adjektibo bat izaten du berekin.