Deklinabidea

Euskal deklinabidea zertan den erakusten da ikasgai honetan. Horretarako ikusentzunezko bat prestatu da, non gure deklinabideazer den eta nola eta noiz erabiltzen den azaltzen bait den. Ikusentzuneko hau da bildumaren atarikoa.

Helburua

Zerbaiten xedea edo helburua adierazteko erabiltzen ditugu helburu perpausak. Zertara(ko)? galderari erantzunez osatutako perpausak dira helburuzkoak edo finalak.

Modua

Perpaus nagusiak adierazitako ekintza NOLA gauzatzen den adierazten du modu perpausak, ekintza hori gauzatzeko modua, alegia.

Kontzesioa

Perpaus kontzesiboak perpaus nagusiko ekintza gertatu ahal izateko dagoen oztopoa edo zailtasuna adierazten du; hala ere, oztopo hori ez da nahikoa perpaus nagusiko ekintza bete ez dadin.

Ondorioa

Eguneroko bizitzan ikusten dugu ekintza batek edo gertaera batek beste zerbait ekartzen duela ondoren, gauza batzuetatik ondorioak sortzen direla.

Zehar galdera

Perpaus txertatu mota hauei zehar-galdera baderitze ere, gehienetan ez dira benetako galderak izaten. Izan ere, galdera informazio-eskea bada, **Zenbat urte nituen galdetu zidan.** (ZER galdetu zizun?). Perpaus horretan, GALDETU aditz nagusiaren osagarria, jakina, galdera da, galderak galdetzen baitira. Baina beste bi hauetan: Ez dakit noiz etorriko naizen. (ZER ez dakizu?)

Baldintza

‘Baldintza perpaus’ deituraren azpian egitura-multzo zabala bildu ohi da, eta eredu modura BA- aurrizki menderatzailearekin osatzen direnak eman ohi dira.

Denbora

Denborazko perpausak zer diren eta haien menderagailuak nola erabili erakusten da:(baino lehen(ago), baino lehenagokoa, aurretik, orduko, eta gero, ondoren, -takoan, bezain laster, eta berehala, -nean, -n bitartean, -n artean, -la (r)ik, -t(z)ean/-t(z)erakoan, -t(z)eaz batera, -az batera, -netik, -nekoak.)

Menderakuntza

Perpaus batek bere barnean beste perpaus “txikiago” batzuk izan ditzake txertaturik. Perpaus nagusi deitzen dugun horren eta osagai dituen beste perpausen artean menpekotasunezko erlazio bat dago. Menpekotasun hori zuzena izan liteke, esaterako aditz baten osagarrien kasuan. Baina izan daiteke, nolabait, zeharkakoa ere, postposizio baten osagarri direnen kasuan edo Izen Sintagma baten barnean txertaturik daudenen kasuan, adibidez.