Osagarriak
Perpaus osagarriak ere mendeko perpausak dira.
Hain zuzen ere, perpaus nagusian dagoen elementu baten (gobernatzailea) osagarri dira perpaus hauek.
Perpaus Konpletibo ere esan izan zaie. Perpaus osagarri jokatugabeak: -tzen / -tzera(t) / -tzeko / -tzea + atzizkia / -tzea edo -tzerik .
Perpaus osagarri jokatuak:
-(e)la / -(e)nik
Konpletiboek zer? galderari erantzuten diote eta osagarri zuzenaren lekua hartu ohi dute perpaus nagusian.
Perpaus nagusia baiezkoa denean, konpletiboak -(e)la atzizkia hartuko du; ezezkoa denean, ordea, -(e)nik.
Nahiz eta perpaus nagusia ezezkoan izan, konpletiboak har dezake -(e)la atzizkia, baldin eta hiztunak bertan esana gauza ziurtzat badauka.
-(e)na
Bizkaia aldean, batez ere, -(e)laren ordez -(e)na erabiltzen dute, esandakoa oso ziurra denean eta gainera perpausaren atzealdean kokatuz, hau da, ez galdegai gisa.
-t(z)eko
Aginte-perpausetan gehienbat aditz jokatu gabeak erabiltzen dira eta -t(z)eko atzizkia hartzen dute. Subjuntiboa erabiltzen denean, ordea, -(e)la, -(e)n atzizkiak.
Zenbaitetan, hala ere, agintera-zentzu oso ahula edo subjektu bera dutenean bi aditzek, -t(z)ekoren ordez -t(z)ea erabiltzen da.
-(e)lako ustea, zurrumurrua, berria …
-(e)la atzizkiak -(e)ko atzizkia har dezake eta honen bidez zuzenean izen bati lotu. Honela sortzen den perpausak erlatiboaren antz handia du eta inoiz erlatibo bidez ere egiten dira.
Forma horretatik eratorritakoak dira -(e)lakoan, -(e)lakoa, -(e)lakoak.
Baietz / ezetz
Perpaus konpletiboa bai eta ez partikulen gainean eraikitzen denean, baietz, ezetz esapideak erabiltzen dira.