Nortzat / Zertaz
NORTZAT eta ZEREZ / ZERTAZ deklinabide-kasuen ezaugarriak eta kasu horiek noiz eta nola erabili behar diren erakusten da, azalpen teorikoen eta egoera antzeztuen bidez.
Kasu bakoitzari lotuta ikus-entzunezko antzeztuak eskaintzen dira.
NORTZAT
NORTZAT / ZERTZAT prolatiboa
Deklinabide kasu hau mugagabean deklinatzen da bakarrik, ez du singularrik ez pluralik.
Bi esanahi izan ditzake. Ikusiko dugu adibide baten bidez: **Semetzat hartu nuen.
Esaldi horrek bi esanahi izan ditzake:
ZEREZ/ZERTAZ
ZEREZ eta ZERTAZ kasu bat eta bera dira. Beraz, berdin dio zein den galdetzailea.
ZEREZ edo ZERTAZ: izenen deklinabideetan kasu-marka berberak izango dira.
ZEREZ galdetzailea ‘materiala’ edo ‘tresna’ adierazteko erabiltzen da gehienbat.
Eta ZERTAZ ZERI BURUZ edo ZEREN GAINEAN adierazteko.