Modua
Perpaus nagusiak adierazitako ekintza NOLA gauzatzen den adierazten du modu perpausak, ekintza hori gauzatzeko modua, alegia.
Modu perpausek honela/horrela/hala formen tokia har dezakete, eta beraz, perpaus nagusiaren osagarri zirkunstantzialak dira, hau da, modua adierazten duten perpaus adberbialak.
Euskaraz perpaus jokatugabeak dira modu perpaus arruntenak, baina jokatuak ere badira noski.
-(e)N ANTZERA
Egitura hau aurrekoen antz-antzekoa dugu formari dagokionez. Esangura aldetik, ordea, berdintasuna barik, antzekotasuna adierazten du.
Adibidez:
-(e)N BEZALA / -(e)N BEZALAKO(A)
Hauxe dugu egiturarik erabiliena moduzko perpausak egiteko.
Aditz laguntzaileari edo trinkoari -n menperagailua erantsiz eta ondoren bezala modu-aditzondoa gehituz eratzen da.
Izenlagun gisa erabiltzen denean, -ko atzizkia eransten zaio.
Adibidez:
Aditz laguntzailea ezabatzen denean, aditz-partitzipioa erabiltzen da.
Adibidez:
-(e)N MODUAN / -(e)N MODUKO(A)
Bi egitura hauek aurreko atalean aztertutakoen baliokideak ditugu.
Formari dagokionez, aditz laguntzaileari edo trinkoari -N menperagailua erantsiz eta ondoren ‘moduan / moduko’ gehituz eratzen dira.
Adibidez:
-(e)NEZ
Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ (-n + zerez) atzizkia erantsiz lortzen da.
Adibidez:
-N LEGEZ
Egitura hau bizkaieraz erabiltzen da batez ere.
Adibidez:
-N ERAN
Egitura hau -n moduan egituraren parekoa da. Zenbait lekutan erara eta eraz aldaerak erabiltzen dira.
Adibidez:
-(e)N GISAN
Egitura hau -n moduan egituraren parekoa da. Zenbait lekutan gisara eta gisaz aldaerak erabiltzen dira.
Adibidez: