Ondorioa
Eguneroko bizitzan ikusten dugu ekintza batek edo gertaera batek beste zerbait ekartzen duela ondoren, gauza batzuetatik ondorioak sortzen direla.
Beste batzuetan, guk geuk “ateratzen” ditugu ondorio horiek, entzun dugunetik, adibidez, edo geure buruan darabilzkigun gogoetak kateatzetik.
Ondorio-perpausak (kontsekutiboak)
Sarri agertzen dira itzulpenetan horrelako esaldiak:
**Era tan grande que…,
**fuimos tan lejos que….,
**estaba tan despistado que…
Esaldiok hurrengo egituraren bidez euskaratu daitezke:
HAIN …. EZEN …. BAIT-
Adibide hauetan, bi perpaus ditugu eta bigarrena lehenengoaren ondorioa dugu.
Hainbeste … non/ezen/… -n
**Hain hitzaren ordez, **honen eta **horren ere erabil daitezke.
Era berean, **hainbeste erabili ordez, **honenbeste eta **horrenbeste ere erabil daitezke.
Adibidez,