Kausariketak
gogoratu
Kausa perpausek mendeko perpausen artean multzo jakina osatzen dute gure gramatiketan. Gertaera baten kausa edo adierazpen baten azalpena emateko erabiltzen ditugu kausa perpausak.
Formaren aldetik, hala ere, modu askotara era daitezke perpausok, postposizio batekin edo beste batekin, adizki jokatuarekin edo jokatugabearekin…
-(e)LAKO
Egitura horrek zergatik? galderari erantzuten dio eta kausazko egituren artean berau da kausaltasuna modu zuzenago batez adierazten duena. Formarik hedatuena -lako da.
-LA BIDE / -LA KAUSA / -LA MEDIO
Egitura horiek -LA konpletiboaren gainean eraikita daude bide, kausa eta medio hitzak gehituz.
-T(Z)EAGATIK / -T(Z)EARREN
Bi egitura hauek baliokideak dira eta aditz-izenari -agatik eta -arren erantsiz eratzen dira. Kausaltasun esanahi handia dute eta zergatik galderari zuzen erantzuteko balio dute. Maiz, galdegai izaten dira.
ETA
-(e)lako egiturak baino kausaltasun zentzu ahulagoa du. Egitura hau oso erabilia da baieztapen baten ondoren argibideak eman nahi direnean.
BAIT-
Aurreko egituraren antzekoa da hau. Kokapena, ordea, ez da perpausaren amaieran, menpeko aditzaren aurrean baizik.