Juntagailuak
Juntagailuak zer diren eta emendiozko, hautakaritako, eta aurkaritzako juntagailuak noiz eta nola erabili behar diren erakusten da. Honako hauek dira juntagailuok: eta, edo, ala, baina, nahiz, baizik, edota, ezpada, baino, zein, ez baina.
Juntadura
Juntadura maila bereko perpausak elkartzean datza. Juntadura normala juntagailuen bitartez bideratzen da.
Juntagailuak hitz solteak dira (eta, baina, baizik…), eta juntatzen dituzten osagaien artean kokatu ohi dira.
Bestalde, juntagailuak, lokailuak ez bezala, ezin dira metatu:
nekez ikusiko ditugu juntagailu bi elkarren segidan.
Emendiozko juntagailuak
Emendiozko juntagailuek, maila bereko osagaiak lotzen dituzte, baina osagaiak gehituz edo batuz. Emendiozko juntadura normalean eta juntagailuaren bidez gauzatzen da.
Formari dagokionez, euskara batuan eta juntagailua osorik idatzi behar da, ta eta da laburdurak ahozko hizkuntzarako utziz.
Kokaguneari dagokionez, eta azken juntagaiaren aurrean jartzen da, salbuespenak salbuespen.
Eta juntagailua erabiliz gero, emaitza, aditzari dagokionez, plurala da.
Ezagunak diren osagaiak ezaba daitezke; hala ere, batzuetan anbiguotasuna sortzeko arriskua dago.
Aurkaritzako juntagailuak
Juntagailu aurkariak bi osagairen arteko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira.
Bi aurkaritza mota ditugu, aski desberdinak:
• Baina: Juntagailua hau ez da erabateko aurkaritza. Era guztietako perpausak batzen ditu, eta osagai komunak ezaba daitezke bigarren juntagaian:
Ez da merkea, baina polita da.
• Baizik: Lehenengo juntagaia ezezkoa da, eta bigarrenak ezeztapen hori baieztatzen du:
Ez da merkea, garestia baizik.
Hainbat juntagailu daude, euskalkien arabera: baizik, baino, ezpada, baina….
Iparraldean, normalean, **baina erabiltzen dute zentzu honetan.
Juntagailu hautakariak
Juntagailu hautakariak bi juntagai edo gehiagoren arteko aukera edo hautaketa adierazteko erabiltzen ditugu.
Juntagailu hautakari erabilienak honako hauek dira: edo, edota, ala, nahi(z) eta zein.
• Edo: maila guztietako osagaiak elkar ditzake; oro har, adierazpen perpausetan agertzen da.
Edo juntagailuarekin aditza beti singularrean jarri behar da, salbuespenak salbuespen.
• Edota: (edo+eta): Edo juntagailuaren parekoa da. Edonon erabil daiteke, sinonimo eta zenbatzaileen artean izan ezik.
• Ala: maila guztietako osagaiak batzen ditu. Galde perpausetan eta zehar galderetan agertzen da, maizenik.
Oro har, kontrako aukerak adierazten ditu, eta normalean, aditza singularrean jarri behar da, nahiz eta batzuetan pluralean azaldu.
• Nahiz / Zein: Perpausak baino atal txikiagoak batzen ditu. Gehienetan orobatasuna adierazten du, hau da, hiztunari berdin zaio bata ala bestea.
ZALANTZA SALTSA
Azken ikus-entzunezko honetan aurrekoetan ikasitako perpaus motak finkatzeko helburuz, fikzio erako istoriotxo bat erakusten da. Lasai ikusi eta entzun ea aurkitzen dituzuen goiko ikus-entzunezkoetan azaldutako perpaus mota ezberdinak.