Galdegaia
Galdegaia perpausaren barruan nabarmendu nahi den elementua da, berak biltzen baitu informazio nagusia. Perpauseko edozein atal izan daiteke galdegaia (izena, adjetiboa, adberbioa, aditza…) eta bide ezberdinak erabiltzen dira atal hori markatzeko.
galdegaia
Perpaus batean, berri den edo azpimarratu nahi den zerbait jakinarazten duen atala.
–Aitak ekarri ditu sagarrak esatean, aitak da galdegaia (-Nork ekarri ditu sagarrak? galderari dagokion erantzuna da).
–Sagarrak ekarri ditu aitak perpausean, berriz, sagarrak da (-Zer ekarri du aitak? galderari dagokion erantzuna da).
Galdegaiaren legea perpaus laburretan eta elkarrizketetan betetzen da batez ere, galdera-erantzunetan alegia. Kontaketetan, berriz, hurrenkera askeagoa da eta ez dago lege edo gramatika arau esturik.
Galdera-erantzunezko perpausetan galdetzailea bera izaten da galdegaia:
–Zer edango duzu? -Ardo beltza edango dut.
Galdegaia aditzaren aurrean jarri ohi da, eta aditzarekin batera unitate foniko bat osatzen du; beraz, ez da nahikoa aditzaren aurreko lekuan egotea galdegaia izateko, ahoskatzerakoan aditzarekin batera eman behar baita.
Aditza bera denean galdegaia, zenbait euskalkitan egin aditza tartekatzen da aditzaren eta laguntzailearen artean.
–Zer gertatu zaio? -Hil egin da.
Perpauseko edozein atal izan daiteke galdegaia (izena, adjektiboa, adberbioa, aditza…) eta bide ezberdinak erabiltzen dira atal hori markatzeko.
AITORMENA
Azken ikusentzunezko honetan aurrekoan ikasitakoa finkatzeko helburuz, fikzio erako istoriotxo bat erakusten da. Lasai ikusi eta entzun ea aurkitzen dituzuen goiko ikusentzunezkoan azaldutako galdegaiak.