Denbora
Denborazko perpausak zer diren eta haien menderagailuak nola erabili erakusten da:
baino lehen(ago), baino lehenagokoa, aurretik, orduko, eta gero, ondoren, bezain laster, eta berehala,
-takoan, -nean, -n bitartean, -n artean, -la (r)ik, -t(z)ean/-t(z)erakoan, -t(z)eaz batera, -az batera, -netik, -nekoak
Maiztasuna
Perpaus nagusiaren eta mendekoaren ekintzak behin baino gehiagotan gertatzen dira.
Adibidez,
–Etortzen den bakoitzean, etxean bazkaltzen du.
Gerokotasuna
Ekintza nagusia bestearen ondoren gertatzen da.
Adibidez,
Afaldu ostean, ohera joan zen.
Berehalakotasuna
Perpaus nagusiko eta mendeko perpauseko ekintzak elkarren segidan gertatzen dira.
Adibidez,
–Zu ikusi bezain laster, asko poztu da.
Aurrekotasuna
Ekintza nagusia bestearen aurretik gertatzen da.
Adibidez,
–Ohera joan baino lehen, hortzak garbitu behar dira.
Aldiberekotasuna
Perpaus nagusiko eta mendeko perpausaren ekintzak aldi berean gertatzen dira.
Adibidez,
–Zure etxetik nentorrela, Igor ikusi dut.