Deklinabidea
Euskal deklinabidea zertan den erakusten da ikasgai honetan.
Horretarako ikusentzunezko bat prestatu da, non gure deklinabidea zer den eta nola eta noiz erabiltzen den azaltzen bait den.
Ikusentzuneko hau da bildumaren atarikoa.
DEKLINABIDEA
Izen-sintagmak perpausean bete ditzakeen funtzioak adierazten dituzten kasu-atzizkien multzoa da deklinabidea.
Perpausa izen-sintagma multzo batez eta aditzaz osatua dago. Izen-sintagma horiek, perpausean betetzen duten funtzioaren arabera, dagokien kasu-marka hartzen dute.
Adibidez, Aitak amari bi gona gorri ekarri zizkion azokatik lehengo egunean perpausean, zenbait izen-sintagma daude aditzaren inguruan: