Baldintza
‘Baldintza perpaus’ deituraren azpian egitura-multzo zabala bildu ohi da, eta eredu modura BA- aurrizki menderatzailearekin osatzen direnak eman ohi dira:
Baina badira bestelako egiturak ere, -tuz gero, esaterako, perpaus jokatugabeetan:
Baldintzazko perpausak
Baldintzazko perpausak, izenak adierazten duen bezala, esaldi nagusiak esaten duena gertatzeko baldintza bat bete behar dela adierazten du.
Adibidez,
–Erakusten badiozu, ikasiko du.
EZ-ALEGIAZKO BALDINTZA (erreala)
Baldintza mota honetan, oso posible da baldintza gertatzea eta, hortaz, baita ondorioa ere:
Egoera: Zerua begiratuz gero, hodei beltzak ikusten ditugu.
-Euria egiten badu, blai eginda helduko gara etxera.
Egoera: Ana oso ikasle argia da. Normalean langilea da baina azken aste honetan ez du behar beste lan egin.
-Saiatzen bada, Anek ikasketak amaitzea lortuko du.
ALEGIAZKO BALDINTZA (hipotetikoa)
Kasu honetan baldintza nekez bete daiteke; hortaz, ondorioa ere nekez gertatuko da.
Egoera: Zerura begiratzen badugu, oskarbi dago.
-Euria egingo balu, blai eginda helduko ginateke etxera.
Egoera: Ana oso ikasle argia da, baina baita oso alferra ere; ez du piperrik jotzen.
-Saiatuko balitz, Anek ikasketak amaitzea lortuko luke.
Ikusten denez aditz nagusiari -KO marka ezartzen zaio beti hipotetikoa osatzeko.