Aspektua
Honakoan aditz jokatuetan aditzak hartu ohi duen itxurari lotuko gatzaizkio.
Aspektua, Aldia eta Modua eta Pertsona eta Numeroa landuko ditugu.
Horiek guztiak sakontzeko egoera dramatiko batez baliatuko gara: Mamuarena.
Aditzaren aspektu burutua
Ekintza burutua dagoela adierazten du eta aditz trinko gehienetan -i edo -n amaierak, eta aditz perifrastiko gehienetan -tu/-du amaierak adieraziko liguke hori:
Aditzaren aspektu ez-burutua
Oraindik amaitu ez den prozesu baten ekintza adierazten du, eta aditzaren erroari -ten o -tzen gehituz lortzen da:
Aditzaren geroaldiko aspektua
Geroaldia adierazteko aspektuaren bidez egiten dugu, aspektu-marka desberdinak erabiliz:
-ko, -go izango da aspektu-markarik erabiliena (**jango, **eramango, aurkituko…), baina ekialdeko euskalkietan -en ere azalduko zaigu kontsonantez amaitzen diren aditz-erroei loturik (janen, **eramanen…).
MAMUARENA
Aditzaren aspektua lantzeko prestatu dugun antzezkizuna.