Zer dela eta Praiskopedia
Urte mordoxka eman ditut, EIMA programaren bitartez Hezkuntza Sailak ematen zituen laguntzei esker, ikasmaterialak ekoizten. Orain, gune honetan argitara eman nahi ditut nahi duenak nahieran erabil ditzan.
Ikasmaterial berrienak bost urte aspaldi beteak zituen arren, izango al da norbait haiei eta zaharragoei etekina aterako dienik. Gune honetan zerbitzatzen ditugu, plater nagusi gisa, hainbat ariketarekin lagunduta.
Arbasoek belaunaldiz belaunaldi zaindu dute euskara haren teilatuari teila berriak erantsiz, aterpea izan dezan, doan tokira doala ere, Amerikara, Txinara, Afrikara … Aterpearentzat beste teila bat izan nahi du Praiskopediak.


Bide lagunak



