Errenazimentua

Erdi Aroko literaturan nagusi ziren oinarri moralizatzaileen eta estetikoen aurrean, edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazlearen helburu nagusia.
Errenazimentua
Errenazimentua, Euskal Herrian, aurreko arte-estiloak bezala, berandu sartu zen. Izan ere, XVI. mendearen hasieran, oraindik estilo gotikoaren ezaugarriek irauten zuten.
Euskal Herriko egoera ekonomikoa XVI. mendean ona zenez, errenazimentua leku guztietara zabaldu zen. Garai horretan, elizak eta jauregiak eraikitzeko gogo bizia piztu zen. Gainera, lantegiek garrantzia hartu zuten eta izen handiko hargin asko azaldu ziren. Hargin horiek penintsula osoan egin zuten lan.
Erdi Aroko literaturan nagusi ziren oinarri moralizatzaileen eta estetikoen aurrean, edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazlearen helburu nagusia. Hala, bigarren mailan geratzen dira aurreko garaietako helburu moralizatzaileak. Idazleak, gainera, bere autonomia aldarrikatzen zuen, tradizioaren, dotrinaren eta arauen gainetik. XIV. mendean bultzada handia izan zuen Italian, Dante, Boccaccioren eta Petrarkaren lanei esker. Petrarka da, bereziki, Errenazimentuko idazle guztiek jarraitu zuten eredua.
SAUTRELA
SAUTRELA
Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara
O heuskara lauda ezak garaziko herria
Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia
Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena
Orai aldiz izaneniz orotako lehena.
Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden
Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
Zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen
Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.
Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia
Ezi huien lengoajia izanen da floria
Prinze eta iaun handiek orok haren galdia
Skribatus halbalute ikhasteko desira.
Desir hura konplitu du garaziko naturak
Eta haren adiskide orai bordelen denak
Lehen inprimizalia heuskararen hura da
Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa
Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.
DEBILE PRINCIPIUM MELIOR
FORTUNA SEQUATUR
kontrapas
KONTRAPAS
Heuskara
ialgi adi kanpora
Garaziko herria
Benedika dadila
Heuskarari eman dio
Behar duien thornuia.
Heuskara
Ialgi adi plazara
Bertze jendek uste zuten
Ezin eskriba zaiteien
Orai dute phorogatu
Enganatu zirela.
Heuskara
Ialgi adi mundura
Lengoajetan ohi inzan
Estimatze gutitan
Orai aldiz hik behar duk
Ohoria orotan.
Heuskara
Habil mundu guzira
Bertzeak orok izan dira
Bere goihen gradora
Orai hura iganen da
Bertze ororen gainera.
Heuskara
Baskoak orok preziatzen
Heuskara ez iakin harren
Orok ikasiren dute
Orai zer den heuskara.
Heuskara
Oraidano egon bahiz
Inprimitu bagerik
Hi engoitik ebiliren
Mundu guzietarik.
Heuskara
Ezein ere lengoajerik
Ez franzesa ez bertzerik
Orai ezta erideiten
Heuskararen parerik.
Heuskara
Ialji adi danzara.
potaren galdatzea -musu eskatzea-
POTAREN GALDAZIA
Andria ieinkoak drugazula orai berdi girade
Ni errege balin baninz erregina zinate
Pot bat othoi egidazu ezaizula herabe
Nik zugatik dudan penek hura meretsi dute.
Eia borrat apartadi nor uste duk nizala
Horlako bat eztuk uste nik ikusi dudala
Horrelako hiz gaixtorik niri eztarradala
Bertzer erran albaitiza enuk uste duiana
Andre gaixtoa bazinade nik eznaidi kondurik
Ziren zirena baitzira zuzaz pena dizit nik
Ene ustian eztut erran desonesta den gauzarik
Pot bat niri eginagatik ezinduke laidorik,
Hire potak baziakiat bertze gauza nahi dik
Anderia azti zira nihaurk erran gaberik
Bada uzi albainenzak ni holakoz ixilik
Horrein gaiz ziraden gero eginen dut bertzerik.
Bizi nizan egunetan bada ezitut uziren
Nik zer orai nahi baitut heben duzu eginen
Uste diat eskuiarki ezizala burlazen
Gizon hunek orai nuia heben laidoz beteren
Eiagora nik zer daidit zaude ixilik hanbaten
Etai lelo ribai lelo pota franko bertzia bego
Andria minza albaitzinde bertze aldian emiago.
Mosen bernat etxepareren kantua
MOSEN BERNAT EXAPAREREN KANTUIA
Mosen bernat iakin bahu gauza nola jinen zen
Bearnora gabetarik egon ahal inzanden.
Heldu behar duien gauzan ezta eskapazerik
Nik ogenik eznuiela hongigitez bertzerik
Bidegabek haritu nu bide eznuien lekhutik
Erregeri gaizki saldu gertuz ogen gaberik.
Iaun erregek mezu nenzan ioanengion bertarik
Gaizez lagola enzun nuien bana nik ez ogenik
Izterbegier eneien malizian lekhurik
Ioan nendin enagien ogen gabe ihesik.
Balinetan ioan ez aninz ogenduru ninzaten
Ene kontra falseria bethi zinhetsi zaten
Iustizian enzun baninz sarri ialgi ninzaten
Haren faltaz hasi nuzu iaugitiaz doluzen.
Bertzen gaizaz zenzazia zuhurtzia handi da
Izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga
Abantallan dabilela albailedi segura
Gaiza apart egoiztea bethiere hobe da.
Ni gaixoa etsaiari nihaur jiniz eskura
Ene unsa eginak ere orai oro gaiz dira
Haren menian ezpanengo nik nukeien zuzena
Mirakulu banagi ere orai ene ogena.
Falsu testimoniotik ezin ehor begira
Halaz kondemnatu zuten ieinkoa ere hilzera
Bekatore gira eta mira eztakigula
Balinetan bide gabe akusatu bagira
Pazienza dugun eta ieinkoak gizan aiuta
Malizian dabilena berak diro mendeka.Iangoikua zu zirade egiazko iujia
zure gortean bardin dira handi eta xipia
Nork bait ere egin deraut malizia handia
Haier hura othoi barkha niri balia egia.
Iangoikoa zuk begira etsaiaren menetik
Nik eniak badakuskit ene gaizaz bozturik
zure eskuiaz dakuskidan heiek gaztigaturik
Ene gainian eztagiten uste duten irririk.
Iangoikua egin dizit zure kontra bekatu
Haiez nahi enuzula othoi heben punitu
Erregeri dakidala nik eztizit faltatu
Zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.
Zuganako hutseginez nahi banuzu punitu
Errege eta bertze oro ene kontra armatu
Gogo honez nahi dizit zure egina laudatu
Eta etsaiak didan pena pazientki haritu
Nahiz heben pena nadin arima den salbatu
Haiek zer meretsi duten zuhaurorrek ikhustzu.
Penak oro jiten dira ieinkoaren nahitik
Eta berak permitizen oro hobenagatik
Agian hula ezpanango hil ninzanden engoitik
Ene etsaiak galdu ustian ene hona egin dik.
Berak bazu hil dirade ni are nago bizirik
Hongi egin uste baitut ohorezki ialgirik
Gaiza nola hona ere iauginen da bertarik
Gaiz ekhusi eztuienak hona zer den eztaki.
Hongi egitez gaiz sofrituz behar dugu salbatu
Pena eta miseria nik enuien dastatu
Orai dakit iangoikuak enu nahi damnatu
Heben ene penazera zaidanian orhitu
Urhe hunak behar dizi suian unsa purgatu.
Bere nahi ezpanindu eninduken punitu
Aitak bere haur maitia gaztigatu ohi du
Bihi hunak gorde gabe behar dizi xahutu
Iangoikoak nizaz ere hala agian egin du.
Mosen bernat pensa ezak kartzel hori gaiz bada
Nonbait ere ifernuia are gaizago dela
Heben hik badukek bana haiek ez nork konsola
Penak heben fin dik sarri haienak ez sekulan.
Batre minik heben eztuk lekot ialgi nahia
Han direnek bethi die suian pena handia
Pena handi izigarri ezein pausu gabia
Hartzaz orhït adi eta dukek pazienzia.
Bertzen gaztigari inzan orai adi gaztiga
Pena honez orhit eta hangoa ezak kojita
Hebengoaz bertzekoa albaheza eskusa
Unsa enplegatu dukek heben eure denbora.
Hor balego gaztigairo ihaurk bertze guzia
Bada orai gaztigezak aldiz eure buria
Kirisailuiari nola hiri hel eztakia
Bertzer argi egin eta errazen dik buruia.
Hiri egin badaraie bidegabe handia
Ieinkoari gomendezak eure gauza guzia
Hark orori emanen dik bere meretsituia
Gaizkigiler pena handi pazienter gloria.
Eztazala gaizeriztez damna heure buruia
desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia
Ieinkuari egiten duk iniuria handia
Hura borrer egiten duk iuje eure buruia.
Zertan iuia hik baitazak eure izterbegia
Hartan kondemnazen dukek ihaurk kure buruia
Eta hartan eztakidik eskusarik balia
Erakustak ehonere nor den ogen gabia.
Iangoikua orai dizit egiteko handia
Hiri honetan eriozez hilzen duzu jendia
Gathibutan hil enadin gizon ogen gabia
Osorik othoi ialgiteko zuk idazu bidia
Izterbegiak eztagidan gibeletik irria
Ogenduru zuian eta han galdu dik bizia.
Libertatia nola baita gauzetako hobena
Gathibutan egoitia hala pena gaizena
Ni bezala eztadila othoi ehor engana
Ez etare hiz orotan fida ere gizona
Iangoikua zuk begira niri ere zuzena.
Amen.