Konparazioa
Konparaziozko perpausak, izenak adierazten duenez, konparazioak egiteko erabiltzen dira.
Berdintasun adierazteko: -N BEZAIN eta -N BESTE (ADINA)
Desberdintasuna adierazteko: -N BAINO … -AGO eta -N BAINO GEHIAGO/ GUTXIAGO
Konparazioa zer den
BERDINTASUNA
-N BEZAIN adjektibo eta adberbioekin erabil daiteke. Adibidez:
- Miren ez da dirudien bezain gogorra
- Egia esan, ez da espero nuen bezain ondo geratu
-N BESTE (ADINA)
- Behar duzun beste har dezakezu, sobera dago eta
- Ez da nik espero nuen adina jende etorri
DESBERDINTASUNA
-N BAINO … -AGO
- Uste genuen baino motzagoak dira
-N BAINO GEHIAGO / GUTXIAGO
- Hemen, dirudien baino gogo gehiago dago
Zenbat eta …-ago, orduan eta … -ago
- Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gutxiago dakit
Etxe bila
Konparaziozko perpausak lantzeko egoera antzeztua.