Kausa
Kusazko perpausekin gertatu den, gertatu zen edo gertatuko den zerbaiten gaineko zergatia edota azalpena agertu nahi izaten da.
-(e)LAKO
-(e)LAKO egiturak, adibidez, zergatik? galderari erantzuten dio eta kausazko egituren artean berau dugu kausaltasuna modu zuzenenean adierazten duena.
- Zergatik bota du? >>> Ustela zegoelako bota du
-NEZ GERO / -NEZ egiturak -lako egituraren antzekoak dira, baina kausaltasun indar gutxiago dute. Menpeko perpausaren ondoren koma jartzen da
- Eguraldi txarra egiten duenez gero, etxean geratuko gara
-LA ETA, -LA BIDE / -LA KAUSA / -LA MEDIO
-LA ETA egiturak zer dela eta? galderari erantzuten dio, eta normalean -lakok baino kausaltasun ahulagoa adierazten du.
- Zer dela eta ez zarete etorri?
- Lan asko dagoela eta, laguntza eske deitu digute
-LA BIDE / -LA KAUSA / -LA MEDIO egiturak -LA konpletiboaren gainean eraikita daude bide, kausa eta medio hitzak gehituz.
- Krisialdia dela kausa, oso zaila da lana aurkitzea
- Lege berria dela medio, istilu asko sortu dira
- Errepideen egoera txarra dela bide, istripu asko gertatu dira
T(Z)EAGATIK / T(Z)EARREN kausaltasun esanahi handia dute eta zergatik galderari zuzen erantzuteko balio dute.
- Zergatik zigortu duzu? Hitz egiteagatik. Hitz egitearren
- Nirekin ez joateagatik gertatu zaizu hori
ETA eta BAIT-
ETA eta BAIT- egiturak hau oso erabilia dira baieztapen baten ondoren argibideak emateko. ETA perpausaren amaieran kokatzen da, BAIT- ,ordea, menpeko aditzaren aurrean.
- Busti egin da, euria ari zuen eta
- Gaindituko dugu, ez baitago gu baino hoberik