Aditz-izena
Aditz-izena euskararen menderakuntza-bide aberatsa da; Hau da, giltzarri ezinbestekoa da perpaus jokatugabeak osatzeko:
-Ogia erostera joan da.
-Alkohola edateak ez du onik egiten.
–Etortzean esango dizut.
-Bi liburu eman dizkit irakurtzeko.
Atarikoa
Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu:
aditz-partizipioa (etorri, aztertu, hil, esan)
aditzoina (etor, azter, hil, esan)
etorkizunekoa (etorriko, aztertuko, hilko, esango)
aditz-izena (etortze, aztertze, hiltze, esate)
Ikusten den bezala aditzoinari –t(z)e erantsiz lortzen da aditz-izena.
-t(z)earekin, …
Aditz-izenak izena den aldetik izenak har ditzakeen deklinabide-kasu guztiak onartzen ditu.
-t(z)eagatik, …
Aditz-izenak izena den aldetik izenak har ditzakeen deklinabide-kasu guztiak onartzen ditu.