23. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 23. Atala:
1.
Pertsona orok du lan egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lan baldintza
bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren aurkako laguntza
jasotzekoa.
2.
Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe, lan beragatik lansari berbera
jasotzeko eskubidea.
3.
Lanean ari denak bidezko lan-saria eta aski zaiona jasotzeko eskubidea
du, bai bera eta bai bere familia, giza duintasunari dagokion bezala
bizitzeko bestekoa. Horretarako aski ez bada lansaria, gizarteko
laguntzaren bidez osatuko da.
4.
Pertsona orok du, norbere interesen alde egiteko, sindikatuak eratu eta
sindikatuko kide izateko eskubidea.
23. Atala eta bloga
Aldarrikapenaren 23. atalaren lau iradokizunak entzun ondoren, fikziozko blogari batzuek euren iritzia eta azalpenak emango dizkigute gure ikasleen artean eztabaia de iritzi trukea sustatzeko helburuarekin.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Koltan
Aldarrikapenaren 23. atalak dioena oinarri hartuta, dokumental erako ikus-entzunezkoa prestatu dugu gure ikasleen artean eztabaia de iritzi trukea sustatzeko helburuarekin.