22. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 22. Atala:
Pertsona orok du, gizarteko kide denez gero, gizarte-segurantza izateko
eskubidea eta, herrialdearen ahaleginaz eta nazioarteko laguntzaz, Estatu
bakoitzaren antolaketa eta baliabideak kontuan izanik, norbanakoaren
duintasunerako eta nortasuna garatzeko ezinbestekoak diren ekonomi, gizarte
eta kultura mailako eskubideak asetuta izatekoa.
22. atala eta bloga
Aldarrikapen Unibertsaleko 22. atal hau entzun ostean, fikziozko blogari batzuek euren iritzia emango digute klaseko lagunen artean eztabaida pizteko bidea egin asmoz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Etxebizitza
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 22. Atala oinarri hartuta fikziozko ikus-entzunezkoa prestatu dugu klaseko kideen artean eztabaida sustatzeko helburuarekin.