19. Atala
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 19. Atala:
Gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek
barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren
iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa
eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.
19. atala eta bloga
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 19. Atalak dioena entzungo dugu lehenengo, eta gero fikziozko blogari batzuek entzundakoaren gaineko euren iritzia emango digute, klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.
Giza eskubideak ikuspuntu etiko eta moral batetik aztertzeak bizikidetzako oinarri moralak ulertzen laguntzen die ikaskideei, bai eta etika komun bat eraikitzeko zenbait teoria etikotatik hartzen diren zenbait elementu komunak identifikatzen ere, etika hori baita gizarte konplexu modernoetako bizikidetzaren oinarri.
Zinema egunak
Aldarrikapen Unibertsaleko 19. Atalak dioena oinarri hartuta fikziozko ikus-entzunezkoa prestatu dugu, klasean eztabaida bideratzeko helburuaz.