Aditza izen
Aditz-izena zer den eta nola erabili behar den agertzen da atal honetan.
Aditzak, izen bilakaturik, hartu ohi dituen deklinabide kasuak aztertzen dira: (Zer. Zerk. Zeri. Zeren. Zerekin. Zertan. Zertaz. Zertatik.Zertara. Zertaraino. Zertarako. Zergatik.).
Bukatzeko Aditz-izenaren beste erabilera batzuk ere aztertzen dira.
ADITZ-IZENA ZER DEN
Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu, eta horietako bat da aditz-izena: (etortze, aztertze, hiltze, esate)
Aditzoinari -t(z)e erantsiz lortzen da aditz-izena:
jasotze[n], etortze[n], jaikitze[n], jate[n]… (→ aditzoina).
MENDERAKUNTZA
Aditz-izena menderakuntza-bide aberatsa du euskarak; giltzarri ezinbestekoa du perpaus jokatugabeak osatzeko:
KOMUNZTADURA
Ez dira zuzenak **-Agiriak ekartzea ahaztu zaizkit eta gisako esaldiak (> Agiriak ekartzea ahaztu zait).
Horrelakoetan, objektu plurala aditz-izenarena da (ekartzea… agiriak), ez aditz nagusiarena.
Aditz nagusiaren objektua aditz-izenaren ekintza —singularrean doa— eta haren osagarriak dira (ahaztu… ekartzea).
Akats bera du esaldi honek ere: **-Informatikako programa horiek badakizkit erabiltzen (> Badakit informatikako programa horiek erabiltzen).