Nahasketa (2)
Webber-Fechner-en legea, koloreen gaineko teoriak, kolore osatuak …
LANTEGIA: ikusmenaren eta koloreen portaeren gainean sakontzeko, ariketa harrigarri batzuk proposamen dira.
Webber-Fechner
Weber legea garatuz, Fechner-ek sentsazioak kuantifikatzeko metodo bat asmatu zuen; Justu Sumatutako Diferentzia aldaketa hartuz sentsazioaren neurritzat.
Justu Sumatutako Diferentziak behin eta berriz gehituz, progresio aritmetiko baten arabera (1, 2, 3, …) horretarako beharrezkoa diren estimuluaren magnitudeak progresio geometriko baten arabera bilakatzen dira.
Teoria
Margolaritzan, diseinu grafikoan, diseinu bisualean, argazkigintzan, inprentan eta telebistan, kolorearen teoria koloreen nahasketaren oinarrizko arau multzo bat da.
Nahi den efektua lortzeko argi edo pigmentu koloreak konbinatzean datza. Argiarekin gorria, berdea eta urdina konbinatuz kolore zuria sortzen da; pigmentuekin, berriz, zian, magenta eta horia konbinatuz, kolore beltza sortzen da.
Kolorearen teoriak koloreak sortzeko prozesua aztertzen du.
Osagarriak
Gurpil kromatikoan bata bestearen kontrako posizioan dauden bi koloreko multzoak dira. Konbinazio atsegina sortzen dute haien arteko kontrastea maximoa delako. Honen adibide bat gorria eta berdea dira.
Lantegia
Lantegia atalean ikusmenaren eta koloreen portaeraren gainean sakontzeko, ariketa harrigarri batzuk proposatzen dira.