Nahasketa (1)
Nahasketa gehigarriak, nahasketa kentzaileak, koloretako pinturak nahasten, espazio ilusioa, nahasketa optikoa, argi intentsitatea …
LANTEGIA: material koloratzaile batzuk erabiliz, koloretako mailaketa bat nola egin erakusten da.
Sintesia
Sintesi gehigarria.
Argiaren oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina proportzio egokian nahasiz gero, gainerako kolore guztiak sortzeko gai dira.
Kolore horiek proportzio berean nahasiz gero, kolore zuria sortzen dute. Nahasketa kengarria. Horren adibide tipikoa pintura-nahasketak dira.
Pintura-kolore bakoitzak argi-uhin batzuk xurgatzen (kentzen) ditu eta beste batzuk islatzen, hori dela eta hautematen dugu kolore bat edo beste.
Pintura gorria, berdea eta urdina nahasten badira, emaitza ez da pintura zuria.
Espazioa
Arte Optikoak, Europan batez ere garatu zen gerraosteko joera abstraktuak, gai zientifiko, objektibo eta interaktiboetan jarri zuen arreta.
Artista optikoek lan ez-figuratiboak sortzen zituzten marrak, formak eta koloreak erabiliz eta mugimendu-, espazio- eta argi-ilusioak eratu zituzten.
Lan horietako asko geometrikoak ziren eta ikuslearen pertzepzioan eta eraldaketa optikoetan zentratzen ziren objektu zehatz batean baino.
Lantegia
Lantegia atalean material koloratzaile batzuen bitartez koloretako mailaketak egingo ditugu.